INGURU




1-UNIBERTSOA

DEFINIZIOAK:

Izarrak:

- Gasezko masa dute.
- Energia asko askatzen dute.
- Argia botatzen dute.
- Eguzkia izar bat da.
- Bizitza luzea dute.

Galaxiak:

- Milioika izarren eta astroen taldeak dira.
- Espazioan zehar mugitzen dira.
- Galaxia mota desberdinak daude: irregularrak, eliptikoak eta espiralak.
- Gure galaxia espiral formakoa da eta ESNE BIDEA deitzen da.

Eguzki-sistema:

- Esne bidearen beso batean dago.
- Bere astroak: Eguzkia, Planetak, Sateliteak, Asteroideak eta Kometak.

      Eguzkia: Izar gaztea tamaina ertainekoa. Argia duen bakarra da. Tenperatura altua. 

     Planetak: 8. Eguzkiaren inguruan biratzen dira.
     - Barrualdekoak ( Merkurio, Artizarra, Lurra eta Marte). Ertainak eta arrokatsuak dira.
     - Kanpoaldekoak (Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno). Gas eta izotzez osatuta daude.

     Sateliteak: Planeten inguruan biratzen dira. Lurraren satelitea ILARGIA da. 

     Asteroideak: Objektu arrokatsuak dira. Gehienak Asteroide Gerrikoan daude.

     Kometak: Gorputz txikiak dira. Izotzaz eta arrokaz osatuta daude. Eguzkiaren ondoan daude eta                          lurrundu egiten dira eta isatsa ikusten diegu.

2.- LURRA ETA ILARGIA

- Lurra: 
  Eguzkitik 3.planeta da.
  Batazbesteko Tenperatura 15º da.
  Bi higidura egiten ditu.
      1.- Errotazioa: Bere buruaren inguruan bira egiten du. 24 ordu behar ditu. BIDEOA
      2.- Translazioa: Orbita eliptikoa egiten du Eguzkiaren inguruan. 365 egun eta 6 ordu behar ditu.
           BIDEOA
- Ilargia:
  Lurraren satelitea da.
  Ez du argirik.
  Lurra baino txikiagoa da.
  Krater asko ditu.
  Ez du atmosferarik.
  Tenperatura 110º-tik -180ºra iritsi daiteke.
  Bi higidura egiten ditu:
       1.- Errotazioa: 27 egun.
       2.- Translazioa: 27 egun.

3.- LURRAREN ZATIAK

- Geosfera: 

  Lurraren zati solidoa da.
  Hiru zati ditu AZALA, MANTUA eta NUKLEOA.
  Azala: Kanpoaldean dago, arrokaz osatuta dago, bertan kontinenteak, uharteak eta itsasoak daude.
  Mantua: Geruzarik lodiena. Tenperatura altua du.
  Nukleoa: Tenperatura oso altua dago eta metalez osatuta dago.

- Atmosfera:
  
  Lurra inguratzen duen aire geruza bat da.
  Atmosferan NITROGENOA, OXIGENOA, KARBONO DIOXIDOA eta UR LURRUNA daude.
  Atmosferaren funtzioak: beroa mantendu, oxigenoa eta karbono dioxidoa mantendu, meteorito        txikiak desegin, Eguzki izpiaz babestu.

  Atmosferaren geruzak: TROPOSFERA, ESTRATOSFERA. 

- Hidrosfera


  Lur planetan dagoen ur guztia da. Hiru egoeretan egon daiteke: LIKIDO (ibaiak, aintzirak,   ozeanoak,...), SOLIDO (izotza, elurra eta txingorra) eta GAS (ur lurruna).






4.- MINERALAK ETA ARROKAK

BIDEOA


- MINERALAK

   Mineralen hiru ezaugarritan jarriko dugu arreta berezia: mineralen gogortasuna, kolorea eta magnetismoa.
Mineralen gogortasuna
Friedrich Mohs izeneko geologo alemaniarrak, 1822. urtean, asmatu zuen mineralak gogortasunaren arabera sailkatzeko era hau. Bertan, 1-etik 10-era doan eskala bat dugu eta zenbaki bakoitzari mineral ezagun bat dagokio, bere gogortasunaren arabera.
Hamar mineralez osatutako eskala hori erabiltzen da mineralen gogortasuna neurtzeko. Edozein mineralen gogortasuna jakin nahi badugu, eskalako mineral horiekin erkatzen edo konparatzen da, eta zeinen artean geratzen den ikusiz jakin genezake zein den mineral horren Mohs gogortasuna. Esate baterako, gogortasuna neurtu nahi diogun minerala topazioa baino gogorragoa bada baina korindoia baino bigunagoa, 8 eta 9 arteko gogortasuna izango du Mohs-en eskalan.
   Mineralen kolorea
Mineralen kolorea ere garrantzitsua izan daiteke mineral hori ezagutzeko; adibidez, sufrea horia da, eta berezitasun horrek nabarmentzen du beste hainbat mineraletatik; igeltsua, berriz, zuria edo gorrixka izan daiteke…
Mineralen magnetismoa
Ba al zenekien badirela burdina duten gorputzak erakar ditzaketen mineralak? Bada, bai. Halaxe da, eta ezaugarri horri, burdina erakartzeko gaitasunari, deitzen zaio magnetismoa. Mineral gutxi batzuen ezaugarria da magnetismoa, eta horien artean ezagunena magnetita izeneko minerala da. Magnetita erraz ezagutuko duzu, nahikoa izango da txintxeta edo iltze txikiak hurbiltzea…
Mineralen beste propietate batzuk
Aipatutako hiru ezaugarri nagusiez kanpo, mineralek badituzte beste hainbat ere. Kristalak osatzen dituzten mineralen artean, esaterako, garrantzitsua izaten da kristalen kanpoko forma: kuboa, prisma hexagonala… Horrez gain, interesgarria izan ohi da, mineralak sailkatzeko, distira duten ala ez ikustea, nola hausten diren (planoak jarraituz, era irregularrean…) eta beste hainbat ezaugarri aztertzea.

- ARROKAK

MAGMATIKOAK


Magma hozten denean harri magmatikoak sortzen dira.
Harri magmatiko batzuk sumendietatik datoz; adibidez, basaltoa edo pumita.
Beste harri magmatiko batzuk magma oso mantso hozten direnean eratzen dira, lurrazalaren sakon-sakonean; granitoa esate baterako.

SEDIMENTARIOAK
Harri sedimentarioak beste harri batzuen hondakinetatik eratzen dira.
Dakizunez, higadura, garraio eta sedimentazio prozesuen eraginez harri puskak askatu egiten dira, eta gero, hainbat lekutara iristen dira, eta han sedimentatzen. Jalkin horiek beste batzuen azpian geratzen dira, eta hala, milaka edo milioika urteren ondoren, harri bihurtzen dira. Horrela eratzen dira hainbat harri adibidez, konglomeratua, hareharria eta buztina.
Beste harri batzuk izaki bizidunen hondakinak pilatzearen eraginez osatzen dira. Horrela eratzen dira, adibidez, ikatza eta petrolioa.
Beste harri batzuk uretan disolbatutako substantzien bidez eratzen dira kareharria eta igeltsua.

METAMORFIKOA
Badakizunez, metamorfosi hitzak transformazio esan nahi du. Jatorrizko harri motaren arabera, era bateko edo besteko harri metamorfikoa eratzen dira. Adibidez: buztinetik arbela eratzen da eta kareharritik marmola.

Harrien zikloa


5.- PARALELOAK ETA MERIDIANOAK





6. LATITUDEA ETA LONGITUDEA



    Koordenatu geografikoak egin klik


2.- MATERIA

Materia masa duen eta bolumena duen guztia da. animaliak, ura, airea, mahaia, liburuak,...

MATERIAREN PROPIETATEAK:

1.- Masa: Gorputz batek duen materia kantitatea da (kg)

2.- Bolumena: Gorputz batek hartzen duen espazioa (l)

3.- Tenperatura: Hotza edo beroa (termometroa Cº)

4.- Dentsitatea: Masa eta bolumenaren arteko erlazioa (MASA:BOLUMENA)

MATERIAREN ALDAKETAK:

1.- Aldaketa fisikoak: Materiaren konposizioa ez da aldatzen, berdin jarraitzen du, kolorea, egoera          edo tenperatura aldatzen da.

     * Posizio aldaketa: aldaketa itzulezina da. Kanika lekuz aldatzea.
   
     * Forma aldaketa: egoera hau itzulezina da. Plastilina.

     * Zatiketa: egoera hau itzulezina da. Beirazko botila.

     * Dilatazioa-uzkurdura: beroarekin termometroko merkurioa dilatatzen da eta hotzaren uzkurtu.

2.- Aldaketa kimikoak: Materiaren konposizioa aldatzen da.

     * Oxidazioa.



     * Errekuntza.


 
     * Hartzidura.




Egin klik bideoa ikusteko

Esperimentuak 1  2 3

Egin klik gehiago jakiteko

MATERIAREN EGOERAK:

Materia hiru egoeretan egon daiteke.

   1.- Egoera solidoa: Bolumena eta forma finkoa du. Gogorrak edo elastikoak dira.
 
   2.- Egoera likidoa: Forma aldatzen du eta bolumena konstantea du.

   3.- Gas egoera: Forma eta bolumena aldatzen du. Ahal duen bolumen guztia hartzen du.

   EGOERA ALDAKETAK

   Tenperatura igo edo jaisten bada ematen dira egoera aldaketak.

   Kondentsazioa
   Urtzea
   Lurruntzea
   Sublimazioa
   Solidotzea

NAHASTURAK:

   1.- Heterogeneoa: Osagaiak ondo bereizten dira (entsalada).

   2.- Homogeneoak: Osagaiak ez dira bereizten (bizcochoa).

        Disoluzioa: Osagai bat likidoa da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario