lunes, 2 de mayo de 2016

Zuhaitz eguna

Aurten ere, udalerriko ikasleak izango dira Zuhaitz Egunaren protagonistak. Oraingo honetan, apirilaren 15ean (ostirala) ospatuko da eguna, Goikomendi parkean, eta bertan, haurrek haritzak eta astigarrak landatuko dituzte.
 Egun horretan, Lucas Rey, Zabaleko, Aresketa Ikastola eta Virgen Niña ikastetxeetako 115 ikaslek mendian igaroko dute eguna, eta zuhaitzak landatzen ikasiko dute. Gure inguruko espezieak ezagutuko dituzte, eta udalerriko basoko eremu garrantzitsu bat birsortzen lagunduko dute.



 Zuhaitzek hainbat onura ekartzen dizkigute, eta doan, gainera; besteak beste, honako hauek: atmosferako karbono dioxidoa xurgatzen dute (karbono dioxidoak aldaketa klimatikoa eragiten duen berotegi efektua sortzen du), erosioaren eta uholdeen aurka babesten gaituzte, basoetako fauna eta floraren habitata osatzen dute eta baliabide naturalak eta elikagaiak ematen dizkigute.
 Gaur egun, oso kezkagarria da munduan deforestazioa eta zuhaitzen galera; hori dela eta, inoiz baino garrantzitsuagoa da gutako bakoitzak bere ekarpena egitea, bakoitzak ahal duen heinean. Txikitatik ikasi beharko genuke basoak babesten, zuhaitzak izaki bizidun gisa baloratzen eta, hala, ingurumenarekiko errespetua eta harremana sustatzen.
 Horrexegatik da hain garrantzitsua ikasleekin jarduerak gauzatzea, haien esku egongo baitira gure basoak etorkizunean.
 Eguneko egitaraua:
10:00 – 11:30 Iristea eta landatzen hastea.
11:30 Hamaiketakoa.
12:00 Taldearen argazkia.
12:15-12:30 Amurriora iristea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario