Aditzaren jokoa
Aditz jokatuen artean aditz trinkoak eta aditz perifrastikoak bereizten dira.
1 : "Oihanean barna nabil." Ekintza puntuala da (orain).
2 : "Oihanean barna ibiltzen naiz." Ohiturazko ekintza da (egunero, goizero...).
Agintera (edo inperatiboa)
Aginduak emateko erabiltzen da agintera.
Beti orainaldian erabiltzen da eta bigarren pertsonan (hi, gu, zu, zuek).
Adib. : "Isil zaitezte !"
PUNTUAZIO-ZEINUAK
KOMA (,)
Pausa laburra adierazten du. Honako kasuetan erabiltzen dira batik bat:
* Enumerazioetan. Esaldian funtzio bera duten segidako elementuen artean eta tarteko lokailurik ez dagoenean.
Isabel, Miren, Ane eta Sara ikusi nituen bart
Bere deribatuek ez dute usainik, ez zaporerik eta ez kolorerik
* Perpaus konplexuetan, menpeko esaldia eta nagusia bata bestearen segidan datozenean, tartean inolako lotura-hitzik gabe.
Ez dio deitu arduradunari, behin baino gehiagotan esan diogun arren
* Esaldiaren hari nagusia hausten duten osagaietan, baita aposizioetan ere.
Etxepare, lehen euskal idazlea, Sarrasketan jaio zela uste da
* Deiki edo bokatiboa bereizi behar denean.
Aizu, Olatz, zatoz lehenbailehen
* Ondoko terminoek ere koma behar dute: hau da, hots, esate baterako, azkenik, hala ere, adibidez, dena den, izan ere, beraz...
Selektibitatean nota ona ateratzeko, ordea, asko ikas behar izan zuen

PUNTU ETA KOMA (;)
Komak baino pausaldi luzexeagoa adierazten du.
* Ideien unitate logiko bereko bi klausula independenteren artean jartzen da.
80-82 urte bitarte hartan gertatu zen; Armendarizek sailaren ardura zuen garaia zen hura
* Ideia beraren bi alderdi desberdin adierazten dituzten bi klausulen artean.
Mondragon Unibertsitatean emakumezkoak 2.191 dira; gizonezkoak, berriz, 3.134
* Komaz mugatutako parteen barruan beste komaren bat sartzean.
Bileran izan ziren, besteak beste, Rosa Idiakez, Enpresa Zientzietakoa; Mikel Urteaga, Ingeniaritza Eskolakoa; eta Izaskun Gonzalez, Filosofia Fakultatekoa
BI PUNTU (:)
Bi puntuek ere pausaldi luzea adierazten dute. Honako kasuetan erabiltzen da, batik bat:
* Norbaiten edo nonbaiteko hitzak bere horretan testura ekartzen direnean.
Honela dio Araudiak: "Ikaslearen ordez beste norbaitek egingo balu azterketa, ikasle hori ez-gai izango litzateke asignatura ebaluatzean"
* Ondorengoa aurrekoaren argibide edo adibide dela adierazteko.
Kanpokoei posta-gastuak ordaintzea eskatzen zaie aldizkaria jasotzeko: Espainiako estatuan 6 €, Europan 30 € eta gainerakoetan 72 €
* Orduetan.
1. mailako ikasleentzako ordutegi berria hauxe da: 08:15etik 14:15 arte
PUNTUA (.)
Puntuak esaldiaren azkena markatzen du. Pausa osoa adierazten du. Honako kasuetan erabiltzen da:
* Zentzu osoa duen periodoaren bukaeran. Paragrafoaren amaiera markatzen duenean, puntu eta aparte egiten da.
Unibertsitateko administrazio-langileen artean euskara erabiltzen duten euskaldunek ere, askotan, ez dute inprimakiak ere euskaraz betetzeko ohiturarik, (...) edo leihatilara inguratzen direnekin eragiketa sinple bat bideratzeko eduki behar duten elkarrizketa, erdarara jo gabe burutzekorik. Denok gaude ezjakin samar arlo honetan. Ez dago, beraz, argudio sakonen bila ibili beharrik esparru honetara erabilera hedatzeko premia larria dagoela justifikatzeko.
* Laburduretan: adib. ("adibidez" irakurriko da); etab. ("eta abar"). Baina ez kontzeptu, magnitude, unitateak eta abar adierazteko jartzen diren ikurretan: m, kg eta USD.
* Zenbakien ondoren, "garren"-en ordez.
Iturribide kaleko 6.ean dago Kultur Aretoa
ETEN-PUNTUAK (...)
* Enumerazioa edo esan nahi denaren zentzua irekia uzteko modua da.
Giza Elikadura eta Dietetikako diplomaturara lanbide-heziketatik sartzeko adarrak: Analisia eta Kontrola, Dietetika, Farmazia Produktuen eta Antzekoen Fabrikazioa, Elikagaien Industriak, Prozesu Kimikoen Industriak...
Aurkikuntzaren garrantziaz konturatu balira...
* Aipuetan, osorik ematen ez direnean.
Egileak hitzaurrean dioen bezala: "Hizkuntza handien jauregietan ere sarri ikusten dira horrelako egoerak, baita frantsesaren eta gaztelaniaren jauregietan ere. Ingelesaren eragina gehiegizkoa dela, gazteriaren hizkera behar bezain jasoa eta aberatsa ez dela..."
* Isildu nahi duguna tartean geratzen bada, parentesi artean paratuko ditugu eten-puntuak.
1) atalean zehaztutako baldintzak betetzen ez dituzten eskabideak plazak esleitzeko aipatutako 69/2000 EDn zehaztutako araudi orokorraren menpe geratuko dira, (...) horretarako epea uztailaren 1etik 5era bitartekoa izango da. Ikasle horiei espediente berria egingo zaie 1. mailarako aurkeztutako agiriak oinarri hartuta
GALDERA-IKURRA (?)
* Galdera-ikurra galdera-esaldiaren bukaeran baino ez da idazten.
Zer egin behar dut matrikulatu ondoren?
HARRIDURA-IKURRA (!)
* Harridura-ikurra esaldiaren bukaeran bakarrik idazten da.
Pentsaraztekoa, honek esaten duena!
* Harridura ez ezik, beste ñabardura batzuk adierazteko ere erabiltzen da, hala nola, agindua, kexua, etab.
Aurrera, sar zaitez Campus Birtualean!
PARENTESIA [()]
* Bidenabar zerbait aipatu nahi edo daturen bat tartekatu nahi denean erabiltzen da parentesia.
Guztira, autorearen 65 obra (54 olio-pintura eta 11 marrazki) agertu dira
MARRA LUZEA (-)
* Parentesien antzera, datu edo argibideren bat tartekatzeko marrak erabiltzen dira.
Medikuntzako eta erizaintzako ikasleek ospitalean praktikak egiteko uniforme hau jantzi beharko dute: oinetako zuriak, kasaka eta prakak —eskolako iragarki-taulan agertzen den modeloa— eta osasun-zentroetako praktiketarako bata zuria
MARRATXOA (-)
* Elkarrizketetan.
- Egunon Feli. Zer, dagoeneko lanean?
- Aizu! Ezin da momentu batean egunkaria irakurri, ala?
* Izen arrotzei atzizkia eransten zaienean.
The Times-etik hartutako datuak dira.
Stockholm-era joatea erabaki zuten
* Lerroz aldatzean, hitzak zatituta geratzen direnean (Euskaltzaindiak hitzak silabaka zatitzea gomendatzen du; adibidez, bur-tsa, guk, lan-gi-le-rik...).
Hautazko irakasgaien eskaintza, aukera askeko kredituak lortzeko era, irakasgaien programa, ordutegi eta abarrei buruzko informazio zehatza ikastegiko gidaliburuan eta/edo ikastegiaren web orrian eskuratu ahal izango du ikasleak
* Hitz elkartuetan
Hezkuntza-sistema, barne-araudia, jaun-andreak
KOMATXOAK (" ")
* Norbaitek esana edo idatzia hitzez hitz jaso nahi denean, komatxo artean jartzen da.
Arturo Kanpionek, liburu honen hitzaurrean honakoa dio: "...Aberri-maitasunez sututako olerkariaren bihotz-taupadak dira olerki hauek"
* Era berean, komatxo artean idazten dira lan artistikoen izenburuak, liburu eta artikuluenak, izengoitiak, beste hizkuntzetatik hartutako terminoak edo ironiazko zentzuan erabiltzen diren hitzak.
Kutxa Fundazioak "Donostia Hiria" Literatur sarien emaitzak kaleratu ditu
Badakigu Kristobal Kolon Amerika "aurkitu" zuen lehena ez zela izan

ALEGIAK
Animaliak protagonista diren istorio laburrak dira eta beti dute ikasgai bat bukaeran, hausnarketarako bidea irekitzen duena, hain zuzen ere.
Egin KLIK adibidea ikusteko.
SATORTXOAREN IPUINA
Adizlaguna
Adizlaguna kasu-marka edo postposizioaren bidez sortua da. Atzizki bat behar du aditzari lotzeko. Adib. : «Gu autobusez joaten gara eskolara»
Aditzondoak
Aditzondoa bakar bakarrik erabiltzen da. Ez du kasu-marka bat hartzeko beharrik. Aldaezina da. Adib. : « Bihar eskolara poliki-poliki etorri gar. » Aditzondo guziek ez dituzte forma berak.
• Denbora aditzondoak : NOIZ galdeari erantzuten diote. Adib. : “Gaur kontzertura noa.” (Hona denbora aditzondo batzuk : noiznahi, edonoiz, sekula, nehoiz, inoiz, noizbait, atzo, gaur, gero, bihar, etzi, herenegun, berriz, berriro, beti, dagoeneko, jadanik, egundaino, orain, orduan, laster, behin, batzuetan, askotan, egunero, urtero, noizean behin, lehenbailehen, noiz edo noiz, gero eta goizago, etab. ...)
• Leku aditzondoak : NON, NORA, NORAINO, NORAKO galdeei ihardesten diete. Adib. : “Giltzak nonbait gorde ditu.” (Zenbait adibide : hemen, hortik, harako, bertan, nonahi, norabait, nehon edo inon, nonbait, hurbil, urrun, han, hor, hemen, nondik, handik, etab. ...)
• Nozio bat adierazten dutenak : Modua eta maila (zenbat) adierazten dute aditzondo hauek. Modu-aditzondoak : nola galdeari erantzuten da. Adib. : “Ustekabean erori da.”, “Ozenki mintza zaitezte.” (modu bat adierazten duten beste aditzondo batzuk : poliki, apurka, honela korrika, alferrik, isilik, gustura, asperturik, nolanahi, nolabait, etab....) Maila aditzondoak : Adib. : “Etxea biziki ederra da.” (maila adierazten duten beste aditzondo batzuk : aski, arras, arrunt, batere, alde bat, erdi, franko, izigarri, nahiko, oso, ongi, sobera, etab. ...)
• Jarrera/ iritzia adierazten dutenak (edo iritzi aditzondoak) : Hiztunak iritzi bat ematen duelarik. Adib. : “Agian ez du euria eginen.” (iritzia adierazten duten beste adberbio eta esaera-adberbial batzuk : jakina, iduriz, itxuraz, naski, noski, dudarik gabe, beharbada, etab. ...)
• Partikula adberbialak : Aditzari lotuz, honen zentzua pixka bat aldatzen da. Hona adibide batzuk : ➔ AL : Galdeen egiteko erabiltzen da. Beharrezkoa ez bada ere, erabiltzeak beste entonazio bat ematen dio perpausari. Adib. : “Ez al dakizu nor den ?” ➔ OMEN : Aipamena egiten du. Ez dakigun zerbaiten berri emateko erabiltzen da. Adib. : “Anitz eleberri idatzi omen du.” ➔ OTE : Galdea eta duda, zalantza adierazten ditu aldi berean. Adib. : “Zer ote da animalia honen izena ?”
Moduzko perpausak
-(e)n bezala / -(e)n bezalakoa ---> -(e)n moduan / -(e)n modukoa
Nik horrela esan dut. Zuk hala egin duzu ---> Zuk nik esan dudan bezala egin duzu.
Gogoratu ez nahastea nola eta nolakoa. Lehena adberbioari dagokio eta bigarrena adjektiboari.
Miren zu bezala dago. ≠ Miren zu bezalakoa da.
Miren zure moduan dago. ≠ Miren zure modukoa da.
Ahal izan dugun bezala egin dugu. -> Ahal izan dugun moduan egin dugu.
Agindu zenigutena bezalakoa da. -> Agindu zeniguten modukoa da.
Zu bezala (zure moduan) / zu bezalakoa (zure modukoa)
Maiz aditza ezabatu egiten da, forma laburtuak sortuz.
Zuk bezala egin dut. (zuk egiten duzun bezala) -> Zure moduan egin dut.
Zu bezalakoa naiz. (zu zaren bezalakoa naiz) -> Zure modukoa naiz.
Moduan, nongo atzizkiaz lotzen da.
Aurten iaz bezala egin ditugu -> Aurten iazko moduan egin ditugu.
Ez bezala / ez bezalakoa
Desberdintasuna adierazteko erabiltzen dugun moduetako bat hau da.
Nik zuk bezala egin dut
Nik zuk ez bezala egin dut.
Pello zu ez bezalakoa da.
Hau, zurea ez bezala, oso merkea da.
-t(z)eko moduan
-t(z)eko aditz-izenari moduan / modukoa gehituz eratzen da.
Eguraldia hondartzara joateko modukoa da.
Hitz egiteko moduan igarri diot zerbait gertatu zaiola.
-(e)nez
Aditzari -(e)nez gehituz lortzen da egitura hau.
Ikus daitekeenez, oso erraza da.
Entzun dudanez, datorren urtean ez omen zara berriro etorriko.
Kausazko esaldien antzekoa da eta esanahiari begiratu behar zaio bereizteko.
Bost aldiz ikusi dudanez, ez naiz berriro etorriko. (Kausazkoa)
TS, TX, TZ letren erabilera
TS letraren erabilera
Posizio hauetan ager daiteke hitzean:
* Hasieran ez da erabiltzen.
* Barnean: sinetsi, onetsi, indartsu, itsaso.
* Amaieran: amets, arrats, hauts, mahats.
TX letraren erabilera
Edozein posiziotan ager daiteke hitzean:
* Hasieran: txakolin, txanda, txabola.
* Barnean: kutxa, etxe, altxatu.
* Amaieran: tripotx, txepetx.
Z letraren erabilera
Posizio hauetan ager daiteke hitzean:
* Hasieran: ez da erabiltzen.
* Barnean: bizitza, laguntzaile, artzain.
* Amaieran: beltz, hortz, hitz.
ADITZA
Aditza
ekintza adierazten duen hitza da.
Aditz jokatuak: pertsona eta aldia markatzen dute: etorri naiz, (ni,
orain), dabil (hura oraintxe), joango dira (haiek, gero)…
Horien
artean bereiztu behar ditugu:
1.-
Aditz trinkoak:
Hitz bakarrez osatuta daude eta aldia adierazten dute:
zatoz (zu, etorri, orainaldian).
2.-
Aditz perifrastikoak:
Bi hitzez osaturik daude (aditz nagusia eta aditz
laguntzailea).
Aditz nagusia: aditzaren esanahia eta aspektua agertzen
dira.
Aditz laguntzailea: pertsona, numeroa, aldia eta modua
agertzen dira.
Etortzen zara
ADITZ TRINKOA
Denborazko perpausak
Denborazko perpausak
Adibideak
Hona hemen denborazko perpaus erabilienak.
GEROKOTASUNA
- Botila apurtu ondoren, logelan ezkutatu zen
- Afaldu ostean joango gara; orain ezin dugu.
- Honekin amaitu ondoan, bestearekin hasiko gara.
- Lana amaitutakoan hitz egingo dugu; orain bilera batean nago.
- Hau amaituz gero joango naiz.
- Polizia etorri eta gero, dena konfesatu zuen.
AURREKOTASUNA
- Gosaldu baino lehen(ago), komunera joaten naiz.
- Argazki hauek ezkondu baino lehenagokoak dira.
- Oheratu aurretik, pelikula bat ikusiko dut.
BEREHALAKOTASUNA
- Bilera amaitu orduko alde egin zuen.
- Jakin bezain laster etorri naiz.
- Ikusi bezain agudo konturatu zen txarto zegoela.
- Etxera heldu bezain pronto deituko dizut.
- Amaitu bezain azkar joan da.
- Gelara sartu bezain arin zorabiatu zen.
ALDIBEREKOTASUNA
- Aita datorrenean bazkalduko dugu.
- Atea ireki zuenean erori zen.
- Ama ikusten duenean, poz-pozik jartzen da.
- Afaltzen duzun bitartean, telebista ikusten duzu?
- Fotokopiak egitean kalanbrea jaso dut.
- Ikasteaz batera, oso ondo pasatzen dugu.
MAIZTASUNA
- Ni berarekin egon naizenetan, oso ondo hartu izan nau.
- Saiatzen naizen bakoitzean, txarto ateratzen zait.
- Joan naizen gehienetan, ez da agertu.
- Zurekin hitz egiten dudan guztietan, gauza bera esaten didazu.
- Saiatu naizen aldi bakanetan, txarto atera zait.
ORDUAK
1. Orduak honela ematen dira: ordu bata, ordu biak, hirurak, laurak, bostak, seiak, zazpiak, e.a. Ordu hitzaren ordez oren ere erabil daiteke; halere, azalpena errazte aldera, bigarren aukera hau ondorengo adibidean baino ez dut erabiliko: oren bata, bi orenak (biak), hirurak, e.a. Aurreko adibideak honela deklinatuko dira: ordu batean, bietan (ordu bietan/bi orenetan), hiruretan, e.a. (Adi! Hirurak eta laurak r dute; beste guztiek, ez!)
2. Erdia honela adierazten da:ordu bat eta erdiak, ordu bi eta erdiak, hiru eta erdiak, bost eta erdiak, ordu bat eta erdietan, ordu bi eta erdietan, hiru eta erdietan, bost eta erdietan, e.a. (Adi! Zenbakia ez da deklinatzen; beraz, ordu biak eta erdi gaizki legoke.)
3. Laurdena honela adierazten da: ordu bat eta laurdenak, ordu bata eta laurden, ordu bi eta laurdenak, ordu biak eta laurden, hirurak eta laurden, hiru eta laurdenak, hirurak eta laurdenetan, hiru eta laurdenetan, bostak laurden gutxi(ago), e.a. (Adi! Bietara eman daiteke)
4. Minutuak: hamarrak hamar gutxi edo gutxiago, hamarrak hamar gutxitan edo gutxiagotan, seiak eta bostean, laurak eta hogeian, hirurak eta hemezortzian, e.a. (Adi! Minutuak singularrean deklinatzen dira).
5. Zifretan ematen direnean, bi punturekin bereizten dira orduak eta minutuak, eta bakoitzeko bi zifra erabili behar dira beti: 00:12, 12:10, 09:25, e.a. Deklinatzen direnean, orduei plurala erantsi, eta minutuei singular marka, dagozkien lotura bokalekin: 15:00etan, 15:03an, 15:04an, 15:30ean, e.a. Irakurtzeko orduan hobe da, hala ere, honela irakurtzea: hiruretan, hirurak eta hiruan, e.a. Erabilera formaletan ontzat ematen dira, dena den, hamabostak eta bostean, hamabostak eta hamabostean, e.a.
6. Egitarau, kartel eta horrelakoetan ez da eragozpenik erdiko bidea hartzeko: arratsaldeko 5etan, goizeko 11,30etan, iluntzeko 8etatik 11k arte, arratsaldeko 3etatik gaueko 12ak arte, e.a.
Egin KLIK eragiketak egiteko.
Egin KLIK eragiketa gehiago egiteko.
Onomatopeiak
Euskal onomatopeiak
Bihotza: TAUP-TAUPJan: MAUKA-MAUKAEztulka: TUJU-TUJUHaize leuna: FIRI-FARADiru hotsa: TXIN-TXINUretan ibili: PLISTI-PLASTAKolunpioan: ZINBULU-ZANBULUZailtasunarekin ibili: TIKILI-TOKOLOAlferkerian ibili: GANDUREN-MANGURENKilimak egin: KILI-KILIZalantza izan: ZALANTZA-MALANTZAMailuaren hotsa: TIRIKI-TRAUKIIrakiten: BOR-BORBelarrandokoa: ZAPLAGuraizea: KLIX-KLAXAtean joka: DANBA-DANBABarrezka: KAR-KAR-KARTelefonoa joka: TXIRRIN-TXIRRINBehia: MARRU-MARRUArdia: BEE/MEEEOilarra: KUKURRUKUZerria: KURRIN KURRINAstoa: ARRAN-ARRANOtsoa: ULU-ULUTxoria: TXIO TXIOPoliki ibiltzen: TTIPI-TTAPAGauza bat etengabe egin: RIKI-RAKA/ÑIKI-ÑAKADardara: DAR-DARPuzkerra: TURRUTLikido bat irenstea: DZANGA-DZANGAZintza egitean: ZINTZ-ZINTZTrumoiaren soinua: BURRUNZurrunga egitean: ZURRUN-ZURRUNDardararen soinua: DAR-DARIntsektu batek eztena sartzean: ZIZT/ZIZTAKanpaiak: DILIN-DALANERABILTZAILEEN PROPOSAMENAKTxibia SaltsanTIPI-TAPA eta MARA-MARAIsidro ElgezabalBero dagoenean TXUUTT!!Agurtzane Mallona:Euria: ZARRA-ZARRA jausten daGauzak pixkanaka egitea: TXIRI-TXIRIMirari MendizanalAzkar: ZIRT-ZARTAtea jo: KAX-KAXMaria LezertuaErori: BLASTApurtu: PARTburuz salto: ZANGA EINsaltsatan sartu: TXA-TXA ein…Lorea ErriondoEuria: BARRA-BARRAAstoak: ARRANTZAZaldiak: IRRINTZIArkaitz ZelaiaBehiak: MARRUAroia Idrebla
No hay comentarios:
Publicar un comentario